Noticias taldeak argitaratu duen albistearen arabera, iturri sindikaletatik baieztatuta, plantillaren zati bat Gasteizko aretoetara bidaliko dute baina "zatirik handiena langabeziara" joango da. Grupo Yelmo, aretoen jabea, hain zuzen, enplegu-erregulazio egoeran aurkitzen da azarotik.
Otsaileko itxiera eta gero, zinema areto komertzial bi geratuko dira, hortaz, Gasteizen; Boulevard merkataritza gunekoak eta Florida zinemak.