Arrietaren ustez, abortuaren legearen erreforma emakumeen erabakitzeko eskubidearen aurkako "eraso" bat da. Gainera, egun indarrean dagoen legea PSOEren gobernuak onartutakoa dela gogoratu du sozialista arrasatearrak: "Egungo legeak emakumeei modu librean erabakitzeko aukera ematen die eta askatasun horrek ahalbidetu du, gainera, azken urteetan abortu gutxiago egotea".
1980eko hamarkadara itzultzea
Alderdi popularrak ezarri gura duen legearekin 1980eko hamarkadara itzuliko garela uste du Arrietak: "Erosteko ahalmena dutenak Frantzia edo Ingalaterrara joango dira eta gainerakoek klandestinitatera joko dute". Era berean, gizartearen gaitzespena eta alderdi popularrean bertan iritzi ezberdinak sortu dituela gogoratu du Arrietak.