Puntako bertsolariak Bergaran, Libre asteburuan

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urt. 21a, 15:43
Otsailaren 8an eta 9an egingo da Libre asteburua eta zenbait kultura ekitaldi egongo dira Gipuzkoako lau herritan. 35/02 eta 26/11 sumarioetako auzipetuek eman dute gaur egitasmoaren berri, "mobilizazioak areagotu" egin behar direlako.

Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketen "izaera politiko eta antidemokratikoa" salatzeko asmoz antolatu dute Libre asteburua. Pixkanaka, amaitzen ari dira urrian hasitako bi epaiketak, eta aldarrikapena eta salaketa "ezinbesteko" direla azpimarratu dute auzipetuek.

Hori horrela, otsailaren 8an, zapatua, Irrien Lagunak arituko dira Beasaingo kiroladegian, 17:30ean. Egun berean, Mikel Goñik eta bi pilotari azpeitiarrek jokatuko dute Azpeitiko Frontoi Txikin, eta kantaldia izango da Tolosako Leidorren, Belarminak, Desordutan eta Lain taldeekin eta Oskar Estangarekin. 18:00etan hasiko dira bi ekitaldi horiek.

Bergaran bertso saioa

Otsailaren 9rako, domeka, berriz, bertso saioa antolatu dute Bergarako pilotalekuan, 18:00etan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Jon Maia eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Sarrerak 10 euro balioko ditu eta Arrano, Pol-Pol eta Depor tabernetan eta kultura etxean eskuratu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak