Fagorren itxierak 900 lagun langabeziara eramango dituela kalkulatu du Enplegu sailburuak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 21a, 09:04
Juan Maria Aburto, azalpenak ematen Eusko Legebiltzarrean.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Juan Maria Aburtoren hitzetan, Fagor Etxetresnetako 2.093 langiletatik 1.200 inguruk lanean jarraituko dute eta ia 900 langabezian geratuko dira. Hala adierazi zuen atzo –astelehena–, Fagorren itxieraren aurrean Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa azaltzeko, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako batzordean egindako agerraldian.

Sailburuak azaldu zuenez, Fagorren hartzekodunen konkurtsoa EAEko langabezian izaten ari den eragina zehazteko ikerketa oraindik ez du amaitu Gasteizko exekutiboak, baina egoerari buruzko datu gehiago eman zituen. 2.093 kaltetu daudela zehaztu zuen Aburtok: 1.603 kooperatibista eta 490 langile kontratatu.

Emandako datuen arabera, 2013an, 400 bazkide Mondragon taldeko beste kooperatiba batzuetan lanean hasi ziren eta aurten beste 400ekin gauza bera egitea espero dute. Orain arte egindako birkokatzeak "kualifikazio baxueneko postuetan" egin direla berri eman zuen, "errazagoa" delako. Bide horretan, bazkide kooperatibistak berriz kokatzeko, urritasunen bat duten bederatzi lagun kaleratu egin behar izan direla ere esan zuen Aburtok, eta erabaki hori babesten ez duela zehaztu arren, enpresak langileak birkokatzeko prozesua "zilegi" dela adierazi zuen.

Agerraldian emandako datu gehiago: 300 aurre-erretiro izan dira eta 400 langilek gaur egun duten funtzioetan jarraituko dute.

Fagor Brandt

Bestelakoa izan daiteke Fagor Brandt adarraren geroa. Izan ere, enpresako zuzendaritzak lau erosle gai dituztela jakinarazi zuen atzo. Horietatik hiru talde industrialak lirateke eta inbertsio elkartea bestea, baina inork ez dauka lanpostu guztien jabe –1.200– egiteko asmorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak