Bi modalitatetan banatzen da Andoiango jaialdia:
Piano bakarlariak batetik, eta Pianoa lau eskutara, bestetik. Eta horrez gainera, hiru maila izaten dira A, B eta C, adinaren arabera banatuta.
Kontzertua, Arrasaten
Bada jaialdi horren bueltan eta Arrasate Musikalek antolatua, Debagoieneko piano-joleen kontzertua egingo da Amaia Udal Antzokian datorren urtarrilaren 29an, 18:30ean.
Bertan, Andoaien parte hartuko duten debagoiendar piano-jole guztiek izango dute euren tartetxoa. Hain zuzen ere, Bergara, Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta eta Arrasateko musika eskolek hartuko dute parte: 50 bat piano-jolek, guztira.
Ikasle gazteok honakoen gidaritzapean jardungo dute: Araceli Guridi, Amaia Urdangarin, Ainhoa Galdos, Elisabeth Mendirarantz, Paul San Martin, Lorea Larrañaga, Mentxu Pierrugues, Isabella Blezien eta Rakel Hernandez.