Arrasateko eta Aramaioko gaztetxoz beteko da Amaia antzokia Kantari saioa grabatzeko

Mirari Altube Arrese 2014ko urt. 17a, 17:32

Amaia Txintxurreta aurkezlea Oñatiko neska-mutikoekin.
Arrasateko 175 gaztetxok eta Aramaioko 12k hitzordu garrantzitsua dute bihar arratsaldean, Amaia Antzokian, Goiena Telebistako Kantari saioaren grabaketa. Sarrera debalde da eta ez da gonbidapenik behar, hortaz, senide eta lagun guztiak joan daitezke artista gazteak animatzera.

Ilusio handiarekin jardun dute dantzak eta abestiak ikasten neska-mutikoek, eta joan zen asteko entseguaren ostean egun handia dute bihar. Saioen grabaketak 15:15ean hasiko dituzte eta guztira zazpi izango dira. Batetik besterako itxaronaldia, gainera, Eskoriatzako Andoni DJak girotuko du. Aurreko astean

Emanaldiok urtarrilaren 21etik aurrera ikusi ahal izango dira Goiena Telebistan, martitzen eta eguenetan (19:30). Eta bihar ateratako argazkiak Kantariren blogean jarriko dituzte astelehenean: blogak.goiena.net/kantari. Aurrerago bideoak ere sartuko dituzte bertan.

Zozketa gaztetxoen artean

Aurten, gainera, zozketa egingo dute Kantarin parte hartu duten gaztetxoen artean (gurasoak Goiena klubeko bazkide dituztenak). Saria da egonaldi bat Costa Dauradan 2014ko Pazko Astean eta Port Aventurarako sarrerak (2 nagusirendako eta 2 umerendako), Eroski Bidaiaken eskutik. Sari banaketa hori bihar egingo dute, Amaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak