Gaur, hilak 15, goizean batzartu da CES, eta proiektuaren helburuaren balorazio positiboa egiteaz gain, ohar batzuk erantsi dizkio haren edukiari. Kontsulta-organoa da CES.
Legegintza ekimenaren helburua, lehiakorrak izan daitezkeen arren, finkatzeko eta garatzeko proiektu berriak abiarazteko finantzazioa lortzeko arazoak dituzten enpresak eta jarduera sektoreak finkatzeko laguntzak ematea da. Proiektuan ezarritako laguntzak lehiakortasunaren aldetik beren egoera birbideratzen jakin duten baina, hala ere, haien bideragarritasuna baldintzatzen duten finantza-desorekak dituzten enpresei zuzenduta daude.
CESen iritziz, Eusko Jaurlaritzaren proiektuak proposatzen dituen arauak "indarrean dagoenaren egokitzapena" dira eta "gabezia handiak" dituzte. Horrela, adibidez, uste du irismen mugatua duela Europako zuzentarauei dagokienez. "Izan ere, dekretuaren titulua gorabehera, dekretuak berregituratzeko laguntzak arautu baino ez du egiten, ukitzen gaituen krisi larria kontuan hartuta oinarrizkoak diren berriro sustatzeko laguntzak alde batera utzita", esaten du CESek.
"Nahaste terminologikoa"
Halaber, uste du komenigarria dela dekretu osoko "nolabaiteko nahaste terminologikoa" deitzen duena argitzea. Hain zuzen, "berregituratzea", "berrantolamendua", "berriro sustatzea" eta antzeko terminoak nahasgarritzat jotzen ditu CESek.
Amaitzeko, uste du funtsezkoa dela dekretu honek arautzen dituen laguntzak "enpresa-jarduerari eta enpleguari eusteari lotzea".
CESen diktamenak beste kontsiderazio espezifiko batzuk egiten ditu. Esate baterako, baliabide ekonomikoei buruzko atalean, beharrezkotzat jo du krisian dauden enpresa guztiek dituzten beharrei aurre egiteko moduko aurrekontu-luzapenak ziurtatzea, eta diruz lagun daitezkeen ekintzak gehiago zehaztea. aurrekontu luzapenak bermatzea eta diruz lagundu daitezkeen ekintzetarako betekizunak neurri handiagoan zehaztea. Halaber, uste du dekretu proiektu honen enpresa onuradunen kolektiboa "sektoreen aldetik zabala eta Bruselarekin bateragarria den moduan aplikatu beharko litzatekeela" eta, nolanahi ere "espresuki" onuradun izan behar direla krisiak gogor zigortutako sektoreak, hala nola eraikuntza eta merkataritza.