Hori da Keepunto aurre-banku eta nerabeendako Interneteko komunitateak Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin batera egin duen azterketa baten ondorioetako bat. Adolescentes 2013: hacia una correcta formación y autonomía en el consumo da azterketaren izena.
Nerabeek arropan (26 euro), elikaduran (24 euro) eta teknologian (20 euro) gastatzen dute gehien hilero. Bestalde, 10 nerabetik seik etxerako elikagaiak eta produktuak erosten parte hartzen dute, eta familiaren erosketa-erabakietan eragiten dute, nahiz eta ez duten berez diru-irabazirik ekartzen familiarendako. Are gehiago, nerabeen %70 familiaren mende daude, ikasleak direlako; bakarrik nerabeen %19k egiten dute lan, ikasteaz gain.
Nerabeak markistak direla baieztatzen du azterketak; izen ere, markek talde baten parte izateko sentsazioa indartzen dute.