Gobernuko bozeramaile Larraitz Ugartek azpimarratu duenez, “Gizarte Politikari berebiziko garrantzia ematen dio Gipuzkoako Gobernuak, are gehiago krisi garaian, eta murrizketa sozialik ez egiteaz gain, gizarte zerbitzuetara bideratzen den diru publikoa handitzen ari gara urtero”.
Horregatik, aurten 816.647 eurora igo da Gizarte Ekimena Sustatzeko Planaren diru kopurua, ondorengo lerroetan kokatzen diren jarduerak finantzatzeko:
1. Gizarte esku hartzeko programak egiteko diru laguntzak.
2. Prebentzioko eta sentsibilizazioko programak egiteko diru laguntzak.
3. Gizarte behar berrien eta gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko diru laguntzak.
Laguntza lerro hauen bitartez, iaz, 86 elkartek eta entitatek aurkeztutako 183 proiektu finantzatu zituen Gizarte Politikako Departamentuak. Aurten, eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.