Debagoieneko hainbat eragilek (ospitaleak, Udal Kirol Zerbitzuek, ikastetxeek, Arizmendiko erizaintza ikasleak eta osasun eta kirol alorreko zenbait profesionalek) elkarlanean, haurren gizentasuna neurtu, prebenitu eta tratatzeko egitasmoa martxan jarri dute.
Gaur hasi eta urtarrilaren 20a bitartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilen datuak jasoko dira Debagoieneko ikastetxe guztietan. Altuera, pisua, gantza portzentajeak eta antzeko datuak ezagutzeaz gain, inkesta bat ere egingo da eguneroko bizitza ohiturak ezagutu eta ondoren eragin ahal izateko. Jokoen bitartez, elikaduraren gaineko nozioak ere irakatsiko dira.