Zapatu arratsaldean Bergara Ondarroako Aurreraren kontra lehiatu zen, eta Aitor Arrateren mutilek, eta easn bezala, puntu batekin bueltatu ziren etxera.
Arrate berak azaldu digu zapatuko norgehiagoka orekatua izan zela, eta ez zela aukera askorik izan. Hasierako asmoa lehia irabaztea bazen ere, Ondarroako Zaldupera sei bat lesionaturekin joan zirela eta partidua hasi bezain pronto konturatu zirela ez zela samurra izango hiru puntuak lortzea.
Lehen zatian bergararrek dominatu zuten norgehiagoka, gola markatzeko aukera gutxi izan bazuten ere. Bigarren zatian, berriz, Aukerakoak ibili ziren finago, baina ezin izan zuten gola sartu, eta esan bezala, 0-0 amaitu zen partidua. Arrateren arabera, "merezitako" berdinketa izan zen, eta pozik itzuli ziren Bergarara, "itxura ona" eman zutelako.
Aloña Mendi: Gola Gaizka Zelaiarena
Aloña Mendik ere berdinketa lortu du gaur arratsaldean etxetik kanpo, Lesakako Beti Gazteren aurka: 1-1. Lehen hamar minututan sartu dituzte bi taldeek golak; lesakarrak aurreratu dira, baina handik minutu gutxira, oñatiarren gola heldu da. Gaizka Zelaiak sartu du gola.
Defentsan ondo ibili dira Andoni Azkargortaren mutilak, baina erasoan, berriz, ez. Horren harira, Azkargortak berak onartu du ez dutela partidu ona egin, eta lesakarrek hobeto jokatu dutela.
Sailkapenean, zazpigarren dago Aloña Mendi, 24 punturekin.