Ehun neska mutikotik gora Bergarako igerilekuan

Jagoba Domingo 2014ko urtarrilaren 12a

Igerilaria Agorrosingo igerilekuan.
Bergarako, Oñatiko, Legazpiko, Eibarreko eta Azkoitiko ehun igerilaritik gora batu ziren zapatuan Bergarako Agorrosingo igerilekuan.

Bertan, Errendimendu eta Parte-hartze ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten. Crawl, bizkarrekoa, tximeleta, eta bular-igeriketa estilotan lehiatu ziren neska-mutikoak.

Zapatuan lehiatu ziren Bergara Igeri Elkarteko igerilariak.

Aloña Mendiko Igeriketa saileko igerilariak zapatuan Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak