Haritz Goikoetxea EMUN kooperatibako kideak eraman du aurkeztutako lanaren ardura eta oso pozik azaldu da. Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako eta interbentziorako hainbat gako lana izan da txapelduna eta oso pozik azaldu da lortutako sariarekin: "Edozein sari bezalaxe, errekonozimendu bat da, ez EMUNentzat bakarrik, baita metodologia hori garatzen ibili diren Euskal Herriko hainbat eta hainbat aditurentzat ere. Kontuan izan behar dugu ahozko neurketak egiten Euskal Herria erreferentea dela beste hainbat herrialde eta hizkuntza-komunitateko aditu eta profesionalentzat" zioen Haritz Goikoetxeak. Burututako ikerketatik gainera oondorio interesgarriak atera dituzte gaineratu zion Goienari "enpresetako euskararen erabilera neurtzetik haratago joan eta erabilera datu horren atzean dauden 5 arrazoi edo faktoreak identifikatzera iritsi" direla, besteak beste adierazi zuen EMUNeko kideak.
Goikoetxeak, esan bezala, lehen saria lortu du, 1.500 euro. Bigarrena aldiz, 1.000 eurokoa eta Garbiñe Bereziartua DREAM taldeko kideak eraman du Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo lanarekin.
Hirugarren saria, HUHEZIko irakasle talde batek irabazi du. Taldea Goio Arana, Eneko Bidegain, Txema Egaña eta Aitor Zuberogoitiak osatzen dute eta 700 euroko saria lortu dute. Euren lanak Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat izenburua darama eta oso pozik azaldu dira albistearekin: "Oso pozik gaude hirugarren saria lortzeagatik. Lehen aldia da halako lehiaketa batera aurkezten garela eta pozik. Gainera, BAT aldizkarian aterako da artikulua eta oso interesgrria iruditzen zaigu, leku aproposa delako halako informazioa argitaratzeko".
Hala ere, artikulu hori idazteko asmoa zutela adierazi du Aitor Zuberogoitiak, hortaz, deialdia ikusi zutenean euren ideiak eskatzen zuen profila betzen zuela ikusirik aurkeztea pentsatu zuten. Euren lanean hausnarketa ugari egiten dira, "gure lan honetan, audientzien berri ematen dugu, hau da euskarazko komunikabideek dituzten audientzien berri ematen dugu. Halaber, EITBren inguruko hausnarketa egiten dugu, baita gaur egungo ikus-entzunezkoen industriaren inguruaneta dgitalizazioak eragin dituen aldaketen inguruan. Formula propioen aldeko formulak ere aipatzen ditugu lan honetan" gaineratu zuen HUHEZIko irakasleak.
Irabazleak direla jakin badakite, baina oraindik ere ez dakite noiz izango den sari banaketa.