Hasiera baten, kale-agerraldia debekatuko ez zela zabaldu zen, izan ere, Pablo Ruz epaileak oiniritzia eman zion, baina Velascoren esku utzi zuen azken erabakia.
Pablo Ruz epaileak ez zuen deliturik ikusten Tantaz Tantak deitutako kale-agerraldi deialdian. Baina, berez kale-agerraldia egiteko eskubidea zegoela ikusten bazuen ere, Velascoren esku utzi du Tantaz Tanta Herriraren oinordeko izan zitekeen argudiatzea eta, beraz, erabakia hartzea. Velasco da Herriraren aurkako kausaren instruktorea. Herriaren aktibitatea bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carlos Bautista fiskalak eskatu zuen biharko kale-agerraldia debekatzeko. "Ezin da onartu izaera terrorista izateko zantzuak dituen talde batek antolatu duen manifestaziorik", esan zuen. "ETAko presoen aldeko mobilizazioetarako ahalik eta atxikimendu gehiena lortzeko helburua du" Tantaz Tantak, Bautistaren esanetan, eta horregatik "terroristatzat" jo zuen antolatzaileen izaera.