Brasilen koordinatzaile lanpostua bete nahi du Mundukidek

Leire Kortabarria 2014ko urt. 10a, 09:12
Brasil-Paranan koordinatzailea behar du Mundukide Fundazioak, eta lan-deialdia egin du hori betetzeko, Huheziko Lanki institutuarekin eta Brasilgo MSTrekin (Lurrik Gabeko Nekazariak) batera. Garapen Sozioekonomiko Programa aurrera eroaten dabil han Mundukide, eta programa hori koordinatzako eta kudeatzeko gai den norbait behar du.

Zehazki, honako funtzioak eta ardurak egin beharko ditu pertsona horrek: Brasilen proiektua koordinatu, orokorrean; pertsonak eta aurrekontua kudeatu; ekimen ekonomiko eta sozialak sortzea potentziatu; proiektuaren arlo guztiak bultzatu (formazioa, gizarte-enpresak eta generoa); kooperatiba-kultura hedatu eta autokudeaketa ereduak inplantatzen lagundu; programarendako finantzaketa bilatu; eta Brasilgo erakundeen aurrean proiektuko erakundeak ordezkatu.

Unibertsitate-ikasketak izan beharko ditu koordinatzaileak. Mundukidek hobetsi egingo ditu enpresen administrazioan, kudeaketan eta antolaketan esperientzia eta jakintza duten hautagaiak, batez ere kooperatibak, eta enpresak sortzean duten esperientzia ere hobetsiko du. Hizkuntza aldetik, gaztelania, euskara eta portugesa baloratuko ditu.

Lanpostuaren gaineko informazio osoa hemen dago. Interesa duenak Mundukide Fundazioarekin harremanetan jarri beharko du, euren egoitzan (Zarugalde 30, Arrasate), mundukide@mundukide.org helbidean edo 932 77 20 10 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak