"Zegama Aizkorri munduko probarik garrantzitsuenetako bat da, kirol ekitaldi bat eta gehiago baita: gure lurraldearen sustapen turistikoa da, paisaia eta natura balioen sustapena, eta oso erakargarria da. Horrek, zalantzarik gabe, oso interesgarriak diren bestelako eragin batzuk dauzka, kirolaz haratago, kulturan eta ostalaritzan, esaterako", adierazi du Sarriegik.
Prentsaurrekoan izan dira: Edurne Albizu, Zegamako alkatea; Goyo Larrañaga, Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioaren lasterketako zuzendaria; eta Ainhoa Txurruka, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren koordinatzailea.
Zailtasun handikoa
Lasterketa erdi mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz –Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri. Zegama herritik (296 m.) abiatu eta Otzaurte gainera (652m.) heltzen da eta mendate horretatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar, bide eta xenda liluragarrietan barrena, zuhaizti ederrak –pagadiak gehienak–, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta zailtasun handikoa.
Fitxa teknikoa
- Data: 2014ko maiatzak 25.
- Irteera eta helmuga: Zegama.
- Irteera ordua: 9:00.
- Distantzia: 42,195 km.
- Pasagune kontrolak: 13.
- Jan-edari postuak: 14.
- Tarteko helmuga: Aizkorri (22,58. km).
- Gora-behera metatua: 5.472 metro.
- Gehieneko altuera: 1.551 metro (Aitxuri).
- Gutxieneko altuera: 296 metro (Zegama).
- Eremu teknikoa ehunekotan: %50 gutxi gora behera.
- Klimatologia: Erdi-mailako mendikoa. Bero handia, haize gogorra, lainoa edo euria izateko posibilitatea.
- Gehieneko denbora: 8 ordu.
- Errekorrak: 3 ordu, 54minutu eta 18 segundo (gizonezkoa, Rob Jebb) eta 4 ordu, 38 minutu eta 19 segundo (emakumezkoa, Emanuela Brizio)
- Zailtasuna: Oso handia.
- Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 500.
- Izen-ematea: Urtarrilaren 15etik otsailaren 7ra, www.kirolprobak.com webgunean.
- Zozketa: Otsailaren 28an, Zegamako udaletxean egingo da, izena eman duten guztien artean. Egunean bertan argitaratuko dira emaitzak.