Arrasate-Arlutz xake taldeko kideek liga hasiko dute asteburuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 8a, 15:22
Asteon emango zaie hasiera Euskal ligari eta baita Gipuzkoakoari ere. Arrasate-Arlutz xake taldeak hainbat talde ditu bietan eta kideak prest daude txapelketei aurre egiteko.

Euskal ligari dagokionez, Ohorezko mailako taldea dauka Arrasate-Arlutzek eta zapatuan Iruñean jokatuko dute, 16:00etan hasita.

Bestalde, Gipuzkoako txapelketan hiru taldek dihardute. Preferente mailako taldeak Arrasaten jokatuko du Gros taldearen aurka.

Beste bi taldeek kanpoan jokatuko dute asteon: 1.go mailako lagunek Donostiara bidaiatuko dute Gros taldearen aurka neurtzen eta 3. mailako taldeak, ostera, Tolosa-Ibarra izango du aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak