2014/01/08 - 2014/03/07 14:41

Lehiaketak

Bideo-CV lehiaketa deitu du Goiaz! Foroak

Debagoieneko Mankomunitatea, Debagoiena
NiNeu-YoMism@ delako bideo-curriculum lehiaketa deitu du Goiaz! Foroak, Debagoieneko Lanbide Heziketako Azokaren programaren barruan. 17 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, eta hiru kategoria izango dira: ikasleak, langabeak eta langileak. Norberak sorkuntza audiobisual inpaktante bat aurkeztu beharko du, gehienez ere 2 minutukoa. Edukia hau izango da: norberaren burua aurkeztea, lana bilatzera bideratuta. Egilearen profil akademiko eta profesionala, gaitasunak eta helburu eta ibilbide profesionalak jaso beharko ditu. Sariak hauek dira: 300 euro lan onenarentzat eta 100 euroko sari bana 2. eta 3. onenarentzat. Gainera, Bideo-CV finalistak ikustera gonbidatuko dituzte eskualdeko hainbat enpresa. Lanak aurkezteko mugaeguna martxoaren 7a da, 14:00etan. Lanak egiten laguntzeko, bi tailer ibiltari antolatu dituzte, 'Zertarako egin BideoCV bat?' eta 'Nola muntatu nire BideoCVa', eta urtarril bukaeran eta otsail hasieran izango dira. Oinarriak eta material osagarria: www.debagoiena.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak