Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizaziorako autobusak Debagoienetik Bilbora

Urtarrilaren 11ko mobilizazioko kartela.
Zapatuan Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo duten mobilizaziora joateko autobusak antolatu dituzte Debagoienetik. Tantaz Tanta ekimenak deituta egingo dute manifestazioa eta espero dute jendetsua izatea; azken urteetan egindakoetan, 100.000 lagun inguru elkartu dira Bilboko kaleetan aldarri horrekin bat egiteko.

Hainbat herritan, bi irteera ordu emango dituzte aukeran, izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute, eta antolatzaileek goizetik bertara joateko gonbidapena egin diete herritarrei.

Autobusak, herririk herri: 

Arrasate:

Irteera: Bi aukera egongo dira: 11:00etan edo 15:00etan.

Itzulera: Mobilizazioa buakatzean.

Txartelak: Bengoa, Taupa eta Iratin daude salgai.

Bergara:

Irteera: 16:00etan, autobus geltokitik.

Txartelak: Gaztetxean, eta Pol Pol eta Arrano tabernetan, besteak beste.

Oñati:

Irteera: Bi aukera: 10:00etan edo 15:00etan.

Izen-ematea: Pako, Arrano eta Oñati tabernetan.

Aretxabaleta:

Irteera: Bi aukera: 11:00etan edo 15:30ean.

Itzulera: 20:30ean.

Txartelak: Urbaltzen daude salgai.

Eskoriatza:

Irteera: 15:00etan.

Itzulera: mobilizazioa buakatzean.

Inkernun eman behar da izena.

Elgeta:

Irteera: 16:00etan, Herriko Plazatik.

Haizea tabernan eman behar da izena.

Antzuola:

Irteera: Bi aukera: 10:30ean eta 15:30ean. Antolatzaileen asmoa da, nahikoa jendek ez badu ematen izena, Bergarakoekin bat egitea.

Izen-ematea: Gaztetxean.

Leintz Gatzaga:

Irteera: 15:00etan.

Izen-ematea: Soran etxea hotelean.

Aramaio:

Irteera: 15:00etan, biribilgunetik (Santa Kurtz abadearen plaza).

Txartelak: Anboto eta Añai tabernetan.

"Ez da manifestazio bat izango"

11:00etatik aurrera, lau gune izango dira Bilboko Areatzan. 18:30ean, berriz, itsaso itxura hartuko duen mobilizazio erraldoia egingo da.

Antolatzaileek azaldu dute ez dela manifestazio bat izango, "herritarren esku hartze bat baizik".

Itsaso itxura hartuko du mobilizazio horrek, eta une gorena 18:30ak aldera gertatuko da: "Marea 17:30ak inguruan hasiko da goraka. Ordu horretan, bi olatu handi abiatuko dira, bata Casillatik eta bestea udaletxetik, preso eta iheslarien ehunka senitarteko buru direla. Hortik ordubetera, olatuek bat egingo dute tarteko puntu batean, eta, ekitaldi labur baten ondotik, Itsasoa gara kantua entzungo da Bilboko erdialde osoan. Minutu horietan, bakoitzak bere tokian, eskuetan duen tanta jasoko du zerurantz".

Egitaraua

1. gunea: Karpa handia (11:00-23:00)

  • 11:00 Zanpantzarra.
  • 11:00-12.30 Haurrentzako emanaldia: Ane eta Piratekin parrandan.
  • 12:30-15:00 Kolaboratzaileak: Petti, Francis (Doctor Deseo), Gozategi, Kokein akustikoa, Occhi di Farfalla, Uluka, Hesian akustikoa. Xabi Solano & Zigor DZ.
  • 15:15-17:00 Tximeleta.
  • 17:00-19:00 Denok itsasora.
  • 19:30-22:30 Kontzertuak: Gose, Xutik, Kaotiko.

2. gunea: Karpa txikia (11:00-22:30)

  • 11:00 Sukaldearen irekiera: pintxoak, txahala, krema beroak eta kafea.
  • 13:00-17:00 Bokatak, taberna, materiala.
  • 17:00-19:00 Denok itsasora.
  • 19:00-22:30 Bokatak, taberna, materiala.

3. gunea: Pasealekua (11:00-21:00)

  • Erakusketa: presoek egindako artelanak.
  • Tantarikaturak: marrazkilari batzuek eginak.
  • Enkantea: pertsona ospetsuen dohaintzak. 19:00ak arte dago aukera postura egiteko.
  • 13:00-15:00 Enkantea hortxe bertan (kalitateko produktuak).
  • 21:00 Zozketa berezia: Motozikleta (Scooter).

4. gunea: Arkupea (11:00-17:00)

  • 11:00-17:00 Puzgarriak. Rokodromoa.
  • 11:00-13:30 Haurrentzako jolas eta tailerrak.
  • 12:00-13.00 Pailazoak: Puski eta Txurruski .
Erlazionatuak

U11rako deialdia egiteko bideoa egin dute Oñatin

Oñati

Oñatiko Tantaz Tantak bideo bat prestatu du, 'Izan zaitez tanta!! Zapatuan denok Bilbora!' lelopean, herritarrak Bilboko mobilizaziora joatera anim...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.