Giro ona eta partidu politak Gabon Kopako finaletan

Julen Iriondo 2013ko abe. 31a, 18:47

Finaletako pilotari guztiak.
Urtezahar eguneko goizean jokatu dira Oñatin pilotako Gabon Kopako finalak. Hiru txapel Bergarara joan dira, eta Eskoriatza, Antzuola eta Arrasatera bana.

Abenduaren 23an hasi zen Gabon Kopa, eta egun hauetan Antzuolan, Arrasaten eta Oñatin jokatu dituzte partiduak. Finalak Urtezahar egunez izan dira Zubikoa kiroldegiko frontoian. Hauek izan dira emaitzak mailaz maila.

 

BENJAMIN B

Oñati 7-16 Bergara

BENJAMIN A

Aretxabaleta 6-16 Bergara

ALEBIN B

Eskoriatza 16-15 Antzuola

ALEBIN A

Antzuola 16-15 Aramaio

INFANTIL B

Arrasate1 18-12 Arrasate2

INFANTIL A

Arrasate 17-18 Bergara

 

Infantil mailako azken partidu hau polita eta emozioz betea izan da benetan. Bi atzelariak nor baino nor gehiago ibili dira, nahikoa parean, eta bi aurrelariek jokaldi ederrak egin dituzte. Arrasatearrenak izan dira lehenengo tantoak, baina gero Bergarak hartu du aurrea, nahiz eta alde handirik gabe. 11 eta 15 kartoietan berdindu ostean, 17ra joan dira bergararrak, baina Arrasatek ere egin ditu 17, eta txapara joandako pilota batek erabaki du partidua, Bergarakoen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak