Goizeko 08:00ak aldera hasi du elurra Arantzazun, eta gogotik bota du pare bat orduz. Lau zentimetro inguru pilatu dira, eta errepidean ere sortu da geruzatxoa.
Aurretik pasatako autoen arrastoak jarraituz arazo barik igo zitekeen, baina, eta 11:00ak aldera elurra kentzeko makina ere iritsi da. Traktore eta horretarako prestatutako ibilgailuekin ari ziren, ordurako, auzoko bideetan elurra kentzen.
Bestela, goizean ez da jende askorik ibili Arantzazun. Mendirako asmoan joandakoren batzuk, eta elurra zapaltzeko aitzakiarekin osteratxoa egin duten beste batzuk.