Goizeko bederatzietan hasi da elurra eta Udala edo Arantzazun bi orduz ez da gelditu. Udalako Uxarte jatetxetik esan digutenez, "inguruak zuritzeko nahikoa elur bota du, baina errepidea ondo dago".
Trafiko zuzendaritzatik jakinarazitakoaren arabera, gurean ez dago arazorik, eta errepide guztiak zabalik daude. Hala ere, arretaz gidatzea komeni da.
Euskalmenten arabera, asteak aurrera egin ahala, tenperaturek behera egingo dute, hala ere, ez da euririk espero. Segurtasun sailak izotzarekin argi ibiltzeko gomendio zabaldu du.
Goiko irudian Kurtzeta goizean edurtuta.