Aurtengoa aspaldiko urterik euritsuena

Irati Goitia 2013ko abe. 23a, 13:15

Halaxe zehaztu digu Pello Zabalak. Guztira 2.471 litro bota ditu euritan; udazkena ohi baino eguzkitsuagoa izan da, ordea.

Iritsi gara urte amaierara eta Pello Zabalari urteko balantzea egitea eskatu diogu. Berak esan digu gehienok euri kopuruari begiratzen diogula urteko balorazioa egiterako orduan, eta zehaztu digu azaroa, urtarrila eta otsaila izan direla hilabete euritsuenak, hurrenkera horretan.

Guztira 2.471 litro batu dira urte guztian: "Aspaldiko urtetako zifra gailendu du horrek", esan du. Eta zehaztu du euriarekiko datu kopuruak askoz argiago uler daitezkeela ilargiaren gorabeherei begiratuta: "Sei ilargialdi izan dira oso euritsuak: otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain eta azarokoak. Guztira 2.062 litro. Beste sei, giro argiagokoak izan dira: 409 litro".

Bestalde, esan du asko hitzegin dela aurtengo udazkena oso euritsua izan dela, baina Zabalak ezetz esan du: "Arantzazun 47 urteko datuak ditugu eta 12 urte dauzkagu jasota aurtengo udazkena baino euritsuagoak. Azaro euritsuak hala pentsarazi badigu ere, beste urte mordoxka izan dira euritsuagoak, orain dela bost urtekoa kasu, 2008an, ia mila litro batu genituen". Bestetik, zehaztu du eguzki ordu asko izan ditugula aurtengo udazkenean: "Batez bestekoa baino 30 ordu gehiago izan ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak