UDAk eta Aloñak irabazi eta Bergarak galdu, oporren aurretik

Mireia Bikuña 2013ko abe. 22a, 19:45

Gabonetako oporren aurreko jardunaldia oso positiboa izan zen UDArendako eta Aloñarendako. Biek ala biek, 0-1 irabazi zuten –Aretxabaletak Irunen eta oñatiarrek Donostian– eta sailkapenarendako garrantzitsuak diren puntuak lortu zituzten. Bergarak aldiz, galdu egin zuen Getariakoren kontra (1-0).

UDAk puntuak behar zituen derrigorrez. Sailkapeneko zulotik irteteko, eta taldearen autoestimua igotzeko behar-beharrezkoa zuen garaipena. Gorka Valleren taldeak ez zuen hutsik egin. Lehia serioa jokatuta, Aitor Perezek penaltiz sartutako gola baliatu zuten hiru puntuak lortzeko. "Partiduko lehen bost minutuetan izan ezik, guk menderatu dugu lehia, eta gol gehiago sartzeko aukerak izan ditugu. Lasaitasunerako puntuak dira", esan zigun. 

"Sentsazio onak berriro" 

Azken bi partiduak galdu ostean, irabazi beharra zeukan Aloñak. Bada, oñatiarrek ez zuten hutsik egin eta Vasconia menderatu zuten Axier Ugarteren golarekin. "Lan handia egin behar izan dugu, baina emaitza ikusita, oso pozik gaude. Sentsazio onak berreskuratu ditugu", zioen Andoni Azkargortak.

Bergarak galdu 

Bergarak aldiz ezin izan zuen punturik lortu Getariakoren kontra. 30. minuturako jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren Baltzategik txartel gorria ikusi ostean, eta gol aukerak izan arren, ezin izan zuten punturik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak