Gabonetako jostailuak arduraz erosteko aholkuak

Jagoba Domingo 2013ko abe. 20a, 15:30

Gabonak ate joka ditugu, eta Gabonekin batera Olentzeroren opariak, askotan gehiegi eta gehiegizkoak. Haurrek azken hileetan telebista zein katalogoetan ehunka jostailu eta joko ikusi dituzte. Bada, Gabonetako opariekin arduratsu jokatzeko asmoz, Txatxilipurdiko Elkar-truke azokako arduradun izan den Arantza Osoro-regana jo dugu aholku bila. Besteak beste, haurren gustuak, adina eta heziketa maila kontutan hartu behar ditugula esan du.

Gure haurren hezkuntzaren parte dira jostailuak nahi eta nahi ez; eta bertatik balore onak ikasi ditzakete, elkartasuna esaterako; baina baita balore txarrak ere. Horrez gain, katalogoetan oraindik ere, generoak oso ezberdinduta daude; adibidez, autoak saltzen dituzten orrietan mutikoak agertzen dira, eta panpinak saltzen dituzten orrietan neskak.

Kontutan hartu beharreko hainbat aspektu

Oparia aukeratzeko orduan, lehenik eta behin komenigarria da etxean duguna begiratzea eta haurrek zer erabiltzen duten eta zer ez identifikatzea. Garrantzitsua da ere haurrekin jostailuak aurrez ikustea, askotan publizitateak modu batera saltzen dituztelako eta errealitatea oso bestelako izan daiteke. Opari asko egitea ere ez da batere komenigarria, opariak jasotzean klimax momentu bat izaten dutelako, baina ondoren armairuan gorde eta ahaztu egiten dituzte. Kontutan hartu beharreko da ere, jostailu zein jokoek, adin tarte edo funtzio ezberdinak dituztela. Adibidez, haurraren adina edo heziketa mailaren arabera aukeraketa ez da berdina izan behar. Beraz, aurtengo opariak erosi aurretik, ondo pentsatzea komeni da, guretzako eta gure haurrentzako osasungarria izango delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak