Edozein asteburutan era askotako ekitaldiak aurkituko ditugu han eta hemen. Udalek edo gaztetxeek antolatutakoak ez ezik, bestelako ekimenetatik bultzatutakoak ere hamaika. Goienako kultura hitzorduei erreparatzea besterik ez dago horretaz jabetzeko. Edo Planik bai saioa ikustea. Edo asteleheneko Goiena papereko kronikak eta argazkiak irakurtzea eta ikustea.
Hemen, kulturan murgilduta gabiltzanondako, izan programatzaile edo izan sortzaile, ezinbesteko plataforma dira Goienako hedabideak. Ekitaldiak iragartzeko edo haien berri emateko ez ezik, gure sorkuntzaren, kezken, nondik norakoaren… gure lanaren berri izateko. Bozgorailu edo mezu biderkatzaile ezinbestekoak dira.
Kultura maite dugunondako, emaile edo jasotzaile, behar-beharrezkoa da Goiena. Lagun diezaiogun. Zeinek emango du, bestela, esaterako, gure azken antzezlanaren berri? Ikusi duzu? Informazioa, Goienan.