Euskaltzaleen Topagunearen eta Udalbiltzaren arteko lankidetza hitzarmena

Irati Goitia 2013ko abe. 19a, 16:43

Topaguneko eta Udalbiltzako bi presidenteak hitzarmena sinatzen.
Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko egiten duen lana babestu nahi izan du Udalbiltzak, lan hori garatu ahal izateko finantzazioa bideratuz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren bidez.

Zehazki, 5.000 euroko diru-laguntza izango da Udalbiltzak Euskaltzaleen Topaguneari bideratutako diona bi egitasmotarako. Batetik, Topaguneak Ipar Euskal Herriko euskaltzaleen elkarte antolatuekin sare lana zabaltzeko, eta bestetik, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskaltzale elkarteek bultzatzeko Euskarak 365 egun ekimenaren garapenerako. Hitzarmena sinatu duten bi aldeek egitasmo hauek euskaltzaleen mugimendua hazi eta indartzeko garrantzitsuak direla azpimarratu dute.

Euskaltzaleak saretzen

Hain zuzen, Topaguneko presidente Mikel Irizarrek aurkezpenean esan zuen euskaltzaleen mugimendua asko garatu dela  Topagunea sortu zenetik eta azken urteetan gero eta euskaltzaleen elkarte gehiago sortzen ari direla nabarmendu. Gaineratu zuen Topaguneak apustua egin nahi izan duela euskaltzaleen sarea osatu eta harremanak indartzeko. "2013 eta 2015 urte artean arlo  horretan egingo den lanerako Udalbiltzaren laguntza beharrezkoa da", esan zuen.

Bestalde, Irizarrek agerraldia baliatu zuen Topaguneak Euskarak 365 egun ekimenaren lehen balorazioa egiteko: "Euskaltzaleen elkarteen mugimenduak bultzatzeko ekimenak bete ditu helburu nagusiak".

Udalbiltzaren konpromisoa

Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakariak,berriz, honakoa esan zuen hitzarmenaz: "Euskarari berebiziko garrantzia ematen diogu. Udalbiltzaren Nazio Gobernuak euskararen transmisioa eta erabilpen soziala sustatu nahi ditu eragileekin elkarlanean, eta euskara ofiziala ez den lurraldeetan hizkuntz politikan eragin nahi du. Topagunearekin dugun akordio honek bi arlo horiek jasotzen ditu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak