Espainiako batez besteko datuak hartuta, I+G-n 2011n baino %5,6 gutxiago inbertitu zen, eta 2011n, 2010ean baino %2,8 gutxiago.
Espainiako Estatistika Erakundeak, INEk, berretsi egiten ditu joera horiek, eta Euskadik Espainiako edozein erkidegok baino gehiago inbertitu zuela esaten du: %2,19, bere datuen arabera. Horrez gain, erkidego guztien artean bakarrik EAEk eta Gaztela-Leonek inbertitu zuten lehen baino gehiago; beste erkidego guztietan behera egin zuen inbertsioak. Bestalde, Europako Batasunaren 2010eko –datu berrienak urte horretakoak dira– batez bestekoaren gainetik zegoen Euskadiren inbertsioa.
Eustaten arabera, I+G sektoreak 18.682 langile zituen 2012an, osoko jardunean.