Bertako elikagaiak kontsumitzeko, Jaurlaritzak eta Eroskik hitzarmena

Leire Kortabarria 2013ko abe. 19a, 16:17

Eusko Jaurlaritzak eta Eroskik lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektoreko eligakaiak bultzatzeko.

Konpromiso horren adierazle praktiko garrantzitsuena Zurekin denda eredu berria da. Izan ere, eredu horren bidez, Eroski bere sare komertziala eraldatzen hasi da tokiko produktuei protagonismo handiagoa emateko asmoz.

Garapen programak

Hitzarmen honen helburua da tokiko elikagaien industria indartu eta garatzea. Eta hala, hogei garapen programa baino gehiago jarriko dituzte martxan, kontsumitzaileak bere eskualdeko produktuak eskuragarri izan ditzan Eroskiko supermerkatu eta hipermerkatuetan. Hala, Euskadiko arrain, haragi, barazki eta esnekien eskaintza sendotu du Eroskik.

Akordioan urteko egutegi bat ere ezartzen da EAEko elikagaiei laguntzeko. Horretaz gain, lankidetzarako konpromiso bat ere jasotzen da, bai bertako lehengaiei balio erantsia emango dieten produktu berriak merkaturatzeko, eta baita EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa traktoreei laguntzeko.

Eroskiko lehendakari Agustin Markaidek aurkezpenean honakoa esan du: “Akordio honetan islatzen da tokiko ekoizleen aniztasunaren alde egin dugun apustu irmoa”.  

Tokiko azokak

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, laguntza eta babes instituzionala emango dizkio Eroski eta EAEko nekazaritzako elikagaien arteko akordioei, eta bat egingo du Eroskik tokiko ekoizleekin lankidetzan sustatutako azokekin.

'On line' salmenta

Lankidetza hitzarmenean jasotzen diren garapen programa berritzaileenetako bat da Eroski denden Internet bidezko komertzializazioak eta tokiko produktu freskoen online salmenta egitea. Hala, Eroskik bere e-commerce plataforma eskaini dio Hazi Fundazioari lehen sektorean merkataritza elektronikoa garatzeko.

Bestalde,  akordioan zehazten da Eroskik euskal elikadura enpresekin lankidetzan jardungo duela, euskal enpresa horien produktuak nazioartean sustatzeko helburuarekin.

Akordioa eguenean, hilak 19, sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak eta Eroskiko lehendakari Agustin Markaidek.

Tapiak esan du hitzarmenarekin Euskadiko ekonomia produktiboaren oso zati esanguratsua ordezkatzen duen sektore profesional eta lehiakor baten alde egin dutela. Eta gaineratu du gure herrialdeak lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizia izango badu, denon ahalegina, erantzukizuna eta konpromisoa beharko dela erosketa eta kontsumitzeko ohituretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak