1968an jokatutako lehen saskibaloi partidua gogoratzeko lanetan

Xabier Urtzelai 2013ko abe. 20a, 12:00
Iturripen duela 45 urte jokatutako partiduko irudia.
Aurten 45 urte bete dira Arrasaten lehenengo saskibaloi partidua jokatu zutenetik –eta telebistaz grabatutako irudi ederrak ditu klubak–. Iturripen izan zen lehenengo partidu hura, eta 45 urte geroago, orduko jokalariak omentzeko asmotan lagunarteko partidua jokatuko dute Gabonetan MUko mutilek.

Hain zuzen, hitzordu berezi hori Ointxe!-k antolatuko duen Gazteen Gabonetako Torneo barruan jokatuko dute, egitaraua osatuz. Hala, datorren egubakoitzean, hilak 27, MUko senior mailako jokalariek lagunartekoa jokatuko dute EBAko Easo talde donostiarraren kontra (19:00, Iturripen).  

Gabonetako Torneoa, indarrez 

Abenduaren 26tik hasita, Errioxako, Kataluniako, Madrilgo eta Euskal Herriko ordezkariak izango dira zein baino zein gehiago Iturripen. Hala, Easo A, Cornella, Clavijo, Getafe, Tabirako Baque eta MUk hartuko dute esku torneoan. Hala, lehenengo partidua hilaren 26an jokatuko dute (15:45), eta Easo eta Clavijo hasiko dira motorrak berotzen –hiru partidu izango dira arratsalde horretan, eta MUk 17:45ean jokatuko du. Goizean, baina, Saski Eskolako topaketak egingo dituzte Iturripen (09:00-14:00). 

Abenduaren 27a infantil mailako taldeen topaketaz hasiko dute (09:00-10:30), eta 12:45ean hasiko dituzte gazteen partiduak. Eta abenduaren 28an finala egongo da jokoan (12:00), baina lehenago torneoko beste sailkatuak zelan geratzen diren erabakitzeko partiduak izango dira. 

Informazio gehiago, Ointxe!-ren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak