Herritarren laguntzarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 27a, 00:00

Alaba gazteenari oinetakoak erostera joan nintzen...

... duela hiru bat aste herriko, Oñatiko, denda batera. Oñati Irratia zuten jarrita. Poztu nintzen.

Handik egun batzuetara, herriko dentista batengana joan nintzen, hagineko minari erremedioa jartzera. Nire ondoren sartu zen gizonak GOIENA aukeratu zuen, bere txanda heldu bitartean, irakurtzeko. Orduan ere poztu egin nintzen.

Herriko dendari eta komertzioek konfiantzazko produktu eta zerbitzuak dituzte herritarrondako, eta gure beharra dute horretan jarraitzeko. Herriko komunikabideok ere herritarron laguntzari esker egiten dugu lana eta asko pozten gara jarraitzen gaituzuelako.

Eskerrik asko eta urte berri On!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak