Laboral Kutxak uste du Euskadiko BPGa %0,8a haziko dela 2014an

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 20a, 09:30

Xabier Egibar Laboral Kutxako Negozio Garapenerako zuzendariak adierazi duenez, "krisia hasi zenetik egon den atzeraldirik luzeena atzean utzi" dugu eta datorren urtera begira, Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordina (BPG) %0,8a haziko dela aurreikusten du. Aurreikuspenak, ordea, ez dira egonkorrak, eta “hausturarako” aukera handiak ikusten dizkio.

Horregatik, berreskurapenerako bidea geldoa izango dela uste du. Edozein modutan, atzeraldi ekonomikoko azken hiruhilekoa izango da 2013aren amaierakoa. Nafarroan BPGa %1,4 txikituko dela esan du Ikerketa saileko zuzendari den Joseba Madariagak eta EAEren kasuan %1,2. 2014a, ordea, balore positiboekin amaituko omen da.

EAEn %0,8ko hazkundea egongo da, ekonomia azkartu egingo delako, eta horren ondorioz langabezia tasa aurtengoa baino hobea izango da. Nafarroan %18,3tik %17,6ra jaitsiko da. EAEn %15,7tik %15,1era.

Hazkundeak aurrera egin dezan, nazioartera salto egin beharra dagoela adierzi du Madariagak. Eta horretarako politikoei dei egin die, ez daitezen zain egon “ea zer gertatzen den”, eta enpresei kanpora joateko laguntzak eman diezaietela eskatu du. Horrez gain, murrizketekin amaiteko eskaera ere egin du, eta “ilusioa sortuko duten” proiektuak bultza daitezela eskatu. Horretarako berrikuntza jarri du jomugan. Hortaz, Laboral Kutxaren ustetan, euskal ekonomiaren errekuperazioaren gakoa berrikuntzan datza eta baita nazioartera irekitzea ere, izan ere, esportazioek %35eko hazkundea izan dute 2011tik hona.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak