Debagoieneko hiru enpresak lortu dute aurten euskararen Bikain ziurtagiria

Leire Kortabarria 2013ko abe. 18a, 16:48
Euskarak beste 36 izar ditu, lan-munduan euskara normalizatzeko ahalegina aitortzen duen Bikain ziurtagiria jaso baitute 36 enpresak. Tartean, Debagoieneko hiru daude: Aretxabaletako GSR egoitzak oinarrizko Bikain ziurtagiria jaso du; Fagor Ederlaneko bulego orokorrek, zilarrezkoa; eta Mondragon Kooperatiba Elkarteak, urrezkoa.

Iñigo Urkullu lehendakariak banatu zizkien atzo Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak aurten berau merezi izan duten 36 enpresei, EITBk Bilbon duen egoitzan. 36 horietatik 9k goi-mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute; 16k, zilarrezkoa; eta 11k, oinarrizkoa. Kanpo-ebaluazioak Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 113 kidek egin dituzte.

300 pertsonatik gora elkartu ziren EITBren Bilboko egoitzan, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren 6. banaketa ekitaldian. Eusko Jaurlaritzako  ehendakariarekin batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta Asier Aloria, Confebask-eko formazio zuzendaria izan dira. Publikoaren artean zeuden ziurtagiria eskuratu duten erakundeetako ordezkariak, Ebaluatzaile Klubeko kideak, enpresaburuak eta kooperatiba elkarteen goi-ordezkariak, euskal kulturgintzako ordezkariak, eta baita administrazioetako, alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak ere.

Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzen dute.

Aurten parte hartu duten erakundeek dagoeneko jaso dute ebaluazio-txosten bana, euren indarguneen eta zer hobetuen berri zehatza ematen diena, lortutako puntuazio eta horren araberako ziurtagiriarekin batera;
hori guztia, lan-ibilbide desberdinetako ebaluatzaile talde batek egina,

2013an Bikain ziurtagiria jaso dutenen zerrenda:

Oinarrizkoa

AMBULANCIAS MAIZ S.A.
Autobuses de Lujua, S.L.
CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.A.
EGAMaster S.A.
ELDUGAR L.S.S.L.
EUSKALIT – BIKAINTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOA
Gestión Servicios Residenciales S. Coop. (Aretxabaletako GSR
Debagoiena eta Legazpiko Santikutz Egoitza)
IRIZAR S. Coop. (Irizar Ormaiztegi)
METRO BILBAO S. A.
SOCIEDAD HISPÁNICA DE DESARROLLO S.A., ALCAMPO
OIARTZUN
Transportes Pesa, S.A.

Zilarrezkoa

Altuna y Uria S.A.
AMVISA
ASOCIACIÓN PARA LA REINSERCIÓN SOCIAL ERROAK
Autobuses La Guipuzcoana S.L.
Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. (Dbus)
Fagor Ederlan Koop. E. (Bulego orokorrak)
GERTEK, Sociedad de Gestión y Servicios S.A.
GOIERRIALDEA, S.L.
HETEL – Heziketa Teknikoko Elkartea

Urrezkoa

Eika S. Coop.
IEFPS TOLOSALDEA GLHBI
IRAURGI IKASTETXEA
JUAN MATEO ZABALA EUSKALTEGIA S.L.
KARMENGO AMA IKASTETXEA
MIXER Servicios Audiovisuales, S.L.
MONDRAGON, Koop. E.
SAGARDUN PARTZUERGOA
Xoraturikan S.L.(Zuzeu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak