Urtarrilean elektraindarra garestituko dela konfirmatu du ministroak

Leire Kortabarria 2013ko abe. 17a, 11:52

Elektraindar instalazio bat.
Elektraindarra berriz garestituko du Espainiako Gobernuak urtarrilean. Hala baieztatu du Industria, Energia eta Turismo ministroak, Jose Manuel Soriak.

Azken egunotako zurrumurrua zen eta orain arte ukatu egin dute Gobernuko ordezkariek. Azkenean, gaur etorri da konfirmazioa: elektraindarraren peajeak garestiagoak izango dira urtarrilean. Horrela, elektraindarraren tarifaren defizitaren interesak eta zorra kontsumitzaileek jarraitu beharko dute ordaintzen. Tarifa defizita 3.600 milioi eurokoa izan da 2013an.

Jose Manuel Soriak Onda Cero irratian egindako adierazpenen arabera, "Gobernuak urtero egiten duen Ministerio-orden batek" agintzen du salneurriaren igoera, eta 2014an amortizazioa eta tarifak ordaindu behar izateak eragindako igoera izango du.

Soriak ez du zehaztu zenbatekoa izango den herritarrarendako tarifa igoera. Baina UGT eta CCOO sindikatuek datu batzuk eman dituzte: 2013ko defiziteko 3.600 milioiak 15 urteko epean bueltatzeak urtero 300 milioiko gastua dakar. Europa Press agentziak emandako datuen arabera, 300 milioiko gainkarga horrek %1,3eko igoera ekarriko luke datorren urterako, eta peajeak tarifaren %60 direla kontuan hartuta, faktura %0,78 garestituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak