Aitondu egin naiz!

Imanol Gallego 2013ko abe. 19a, 15:00
Familia guztien egongelan Larousse bat egon ohi da.

Nire kasuan bi entziklopedia ditugu: liburua eta aitaita. Hau edozein gertakariren inguruko hamaika datu eta pasadizo bizitakoa da, eta ni ere antzera hasi naiz. Lehengusu txikiei kontatu diet aurtengo Montserrat Caballeren munstro aurpegia beharrean garai batean Famosa panpinak, Edu eta bere telefonoa… izaten genituela gure telebistetan. Aurten Freixenetek ere low cost iragarki batekin agurtuko du urtea.

Badakit nostalgia oso ankerra dela, baina 20 urte baino gehiago ditugunok ziur aurtengoa baino telebista-Gabon animatuagoak ezagutu ditugula. Diruaz gain, krisia irudimenera iritsi al da? Berrehun panpina dantzan jarri edo 8 urteko mutikotxo bati mugikor bat emateko ez da aurrekontu askorik behar. Hala ere, urtero moduan, edozein tontakeriarekin erostera bultzatzen gaituzte iragarleek.

Nik dagoeneko, kuadrillakoekin batera, erosi dut aurtengo Gabonetako loteria. Ea aurtengoan nire tripa loditzeaz gain, patrika ere loditzen den!

P.D: Noiz egingo ote du Goienak Gabonetako iragarki propio bat?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak