Aspaldi igerri geuen geure enpresie euskaldundu biherra. Eskolie, kulturie, astialdixe… euskaldunketako pasuek emuten ebitziela; hedabide euskaldunek sortzen ebitziela… Eta lanlekue be euskaldundu biherra euela. Holaxe hasi gitzen oin dala 20 urte baiño gehixau geure enpresan. Asko aurreratu dogu. Egun, JMAren barruko jardunien, hizkuntza nagusixe euskera da eta kanpoko jardunien, aukerak dauzenien, euskerari sarbidie emuten dutzogu.
Euskera da gure erreminttarik inportantiena gure asmoak herri moduen betetzeko. Bestetik, euskeraren erabillerie geure lanlekuetan bultzetu gure dogu. Horretan lagungarri dittugu eskualdeko euskerazko hedabidiek: Goienakuek".
Goguen dauket Arrasate Press-en sorrerie. Eta baitte Goienarena be. Urrats haundixe izen zen baillara osorako euskerazko komunikaziño proiektue. Euskeraz leiduten ohittu naz Goienari eta, aurretik, Arrasate Press-ei esker. Konsumiduten dittut gaur egun be. Geure inguruen, ezagunen, enpresen… barri Goienari esker jasoten dogu. Aurrerantzien be holan izen dain, lagundu daixogun!