Gurutze Gorriko 40 lagun inguruk bilaketa praktikak egin dituzte Oñatin

Txomin Madina Milikua 2013ko abe. 14a, 17:58
Oñatin praktikak egin dituzte Gurutze Gorriko kideak.
Goizean goiz elkartu dira ETEOko eraikin zaharrean, eta praktikaren inguruko informazioa jaso ostean, ariketa egingo duten guneetara abiatu dira.

Besteak beste Getxotik, Hondarribiatik, Gasteiztik eta Debagoienetik bertatik etorritako Gurutze Gorriko ERIE (larrialdietako berehalako erantzun taldeak) taldeetako 40 lagun inguruk hartu dute parte gaur Oñatin egin dituzten praktiketan.

"Oñatiko mendietan banatuko gara, eta GPS-arekin praktikak egingo ditu, baita orientazio ariketak ere" azaldu digu Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioa den Iban Iarzak. Izan ere horixe izan da landu gura izan dutena: galdutako jendearen  bilaketan trebatzea.

Praktikak egiteko, mendiko hainbat gunetan hainbat objetu gorde dituzte galdutako pertsonak irudikatuz. Goizean, ETEOn elkartu dira denak eta guneen eta egoeraren inguruko informazioa, mapak eta beste jaso dituzte eta behin informazioa jasota, bilaketekin hasi dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak