Tolosan jaio zen Ramon Labaien 1928an eta Kimikan lizentziatua zen. Diktadura osteko lehen Kultura sailburua izan zen, 1980tik 1983ra. Horrez gain, ETB, HABE zein Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sustatu zituen gipuzkoarrak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzan eginiko lanaren ostean, Donostiako alkatea izan zen lau urtez, 1983tik 1987ra.