Orkli kooperatibak IESEren Bikaintasun Industrial saria irabazi du

Leire Kortabarria 2013ko abe. 12a, 09:56
Mondragon Korporazioko Orkli kooperatibak IESE eskolak ematen duen Bikaintasun Industrial saria jaso zuen atzo, eguaztena.

IESE negozio eskolak Celsa katedraren bidez ematen du Bikaintasun Industrial saria. Aurtengo finalistak izan dira CPE eta Bellota Agrisolutions, batetik, eta Ormazabal y Cía, bestetik. Saria Celsa Taldeko presidenteak, Francesc Rubiraltak, eta Ieseko zuzendari orokorrak, Jordi Canals-ek, eman zioten Orkliko presidenteari, Jose Luis Perezi. Sariaren helburua da lehiakortasunean kontribuzioa egiten duten Espainiako enpresak nabarmentzea, eta bost urteko ibilbidea du.

Orklik Ordizian du egoitza nagusia. Berogailurako, ur bero sanitariorako, ur-beroketarako eta etxetresnetarako osagarriak egin eta saltzen ditu. 1974an sortu zen eta gaur egun 500 langile ditu Ordizian, eta beste 300 Brasilen eta Txinan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak