Mundukide Fundazioak 13 urte daramatza Mozanbikeko iparraldean, bertako familien Garapen Sozioekonomikoa sustatzen. Horri esker, hango nekazarien bizi-baldintzak asko hobetu dira azken hamarkadan.
Mozambikar familiei kredituak ematen jarraitu ahal izateko, Gabonetarako, Itxaropena ereiteko kredituak! kanpaina jarri dute martxan, Laboral Kutxaren laguntzarekin. Norberak bere diru-ekarpena egin dezake, Mundukidek Mozanbikeko nekazariei diru-maileguak ematen jarraitu ahal izateko.
Laboral Kutxak Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan dituen sukurtsaletan egin daiteke aportazioa.
Mozanbiken Mundukide Fundazioak orain arte egin duen lanaren emaitzen eta etorkizunerako erronken berri zabalagoa emateko hitzaldia antolatu dute biharko, eguaztena, Kulturaten, 19:00etan. Mozanbiken kooperante diharduen Adrian Lamasek egingo du berba.
Informazio gehiago jasotzeko edo diru-ekarpenak egiteko: http://www.mundukide.org/diruz-lagundu-eu.