Makalurako espedizioa: Baruntsetik joan-etorria

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 21a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo Baruntseko mendi-mazeletan zehar egindako lehen joan-etorritik itzuli dira. Joan den egubakoitzean abiatu ziren Kanpamentu Nagusitik, eta gaua 5.700 metroko altitudean egin zuten. Zapatuan, erronka areagotu egin zuten, eta Sherpani Coll-eko (6.150 m.) iraganbidea zeharkatu ondoren, kanpamentua 6.100 metroko garaieran finkatu zuten. Bigarren eguna elur gainean egin zuten oso-osorik. Atzo, domeka, handik itzuli ziren zuzen-zuzenean, Barun glaziarean zehar, hiru ordu inguruko mendi-ibilia eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak