Arizmendiarrieta santu egin dezaketen agiriak, Vaticanorako bidean

Usoa Agirre 2009ko maiatzaren 7a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Atzo arratsaldean Donostiako Artzai Onaren elizan elizbarrutiko fasea deritzona itxi zen. 2006an Jose Maria Arizmendiarrieta aldareetara igotzeko talde sustatzaileak lekukotzak eta dokumentazioa pilatzen hasi ziren. Arrasateko apaiz eta kooperatibismoaren fundatzaile izan zenaren kristau-bertuteak, bizitza, lana eta teologia jaso dute agirietan. Zeremonia berezian Gotzainak berak agiriok egiaztatu eta haren bermea emanda, Vaticanora bidaltzeko notarioaren aurrean lakrez itxi zituzten kaxetan. Kanonizazioak, ostera, urteak itxaron beharko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak