Gaurtik aurrera erabilgarri izango da Eibar eta Gasteiz lotzen dituen AP-1 autobidea. 11:00etan inauguratu dute zabaltzeko falta zen azken zatia, Arrasate eta Eskoriatza artekoa. Inaugurazio ekitaldia goizean egin bada ere, 17:00etan zabalduko dute autobide osoa zirkulaziora. Inaugurazioan, Markel Olano Gipuzkoako Aldun Nagusiak esan du bi funtzio beteko dituela AP-1 autobideak: batetik, Gipuzkoako udalerriak batuko dituela; bestetik, Gipuzkoa gainontzeko lurraldeekin lotuko duela.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!