Agorrosingo dutxen erabileraren gaineko aholkuak

Jon Berezibar 2009ko uztailaren 23a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Ura, kirola eta ingurumena uztartuta, udalak, uraren erabileraren gaineko aholkuak eman ditu. Izan ere, Agorrosinera bataz beste, egunero 1.400 pertsona inguru joaten dira. Ur kontsumoa izugarria da eta ondorioz, Udalak eta Kirol Zerbitzuak honen aurrean neurriak hartzeko eskatu du. Hala, Bergarako eskoletako ikasleek, Agenda 21aren barruan, irrati tailerrean uraren erabileraren kontzientzia hartzeko mezuak grabatu dituzte. Hauek guztiak musikarekin nahastuta Agorrosin Ekintza Guneko megafonian ipini dira. Dutxa guztietan uraren kontsumoa neurriz egiteko mezua da, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak