Zapatu arratsaldeko seiak inguruan izan zen lurjausia, Cuatrovientos baserrirako bide parean. Ondorioz, inkomunikatuta daude baserri horretako bizilagunak eta itxita dago Arrasate eta Aramaio arteko bidea; Suña, Untzilla, Zabola eta Azkoaga auzoetatik barrena ari dira desbideratzen zirkulazioa. Zabolako bizilagunek kontatu digute goizean goizetik igarri dutela ibilgailuen mugimendua.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!