Krisiari aurre egiteko neurriak hartuta, iazko urtea ona izan zen Eroski Taldearendako. Kooperatibak 103 milioi euroko irabaziak izan zituen. Aurten ere bide onetik doazela dio Agustin Markaidek, baina ekainean igarri egin dutela kontsumoaren moteltzea. Krisi sasoian kontsumo joerak aldatu egiten direla dio eta marka zuriko produktuak, esaterako, gehiago saltzen direla.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!