Herriko kaleetan,
Goizean zehar azokan egongo dira serigrafi tailerrarekin eta material desberdinak saltzen. Eguerdian, triki bertso poteoa egongo da. 14:30ean herri bazkaria egongo da Seber Altube plazan (eguraldi txarra eginez gero berriz gaztetxean izango da). Herri bazkariko tiketak salgai daude Iluntz, Irati eta Osoriken 5 euroren truke. Bazkal ostean kontzertua egongo da. 17:30ean ekitaldia; 18:00tan, Karropoteo musikatua. Gauean, berriz, gaztetxean kontzertuak egongo dira: Zero Koma reggae band; Revolutionary brothers; eta, Yanu & King konsul.
Hizkuntza: Euskara