Oñati eta Aretxabaleta, Debagoiena
Diabetesaren inzidentzia eta prebalentzia gorantz doaz populazioaren piramidea nagusien adin tartean zabaltzen den heinean. Datu hau jakiteak aukera paregabea ematen digu horren gaineko prebentzio ekimenak egiteko eta Debagoieneko Ospitalea eta anbulatorioak horretan ari dira debagoiendarrei diabetesaren inguruko hezkuntza emateko, gaixotasunaren jarraipena egiteko eta guztion bizitza kalitatea eta osasuna hobetzeko.
Martxoaren 12an, 19:00etan Oñatiko kultur etxean da hitzordua eta martxoaren 19an, 19:00etan Aretxabaletako Arkupen.
Hizkuntza: Euskara