2011/01/31 - 2011/02/21 10:43

Kartel lehiaketa: Martxoak 8

Antzuola Elgeta Leintz Gatzaga

Kartel lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:

1.- Lehiaketa honetan Bideberri Mankomunitateko herrietan (Antzuola, Elgeta edo Leintz Gatzagan) jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte.
2.- Kartelen neurriak gehienez 50X70 zentimetrotakoak izango dira
3.- Teknika librea izango da.
4.- Kartelek derrigorrez testu bat izan beharko dute euskaraz (librea) eta diseinuari ematen zaion garrantzi bera emango zaio irabazlea nor den erabakitzeko.
Norberak erabakitzen duen testuaz gain honako errotulua izan beharko du: “Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2011” eta Bideberriko logotipoa sartzeko lekua.
5.- Irabazleak 500 euroko saria jasoko du (sariak %20ko PFEZren atxikipena izango du).
6.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta barruan egilearen datuak adieraziko dira.
8.- Kartelak 2011ko otsailaren 21eko 13:00ak  baino lehen aurkeztu behar dira hiru herrietako udaletxeren batean.
9.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
10.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkenengo egunetik hasi eta hamabost eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Mankomunitateak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.
11.- Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.
12.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Bideberri Mankomunitatea
Antzuola : 943 78 71 95 – gizarte@antzuola.com Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Elgeta : 943 76 80 22 – gizarte@elgeta.net Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Leintz Gatzaga: 943 71 47 46 – ongizatea@leintzgatzaga.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak