2010/11/22 - 2010/11/27 01:00

Emakumeen gaineko argazki lehiaketa

Ekinen egoitzan (Pablo Uranga, 6), Arrasate Debagoiena

Atzoko eta gaurko emakumien presentzia Debagoienean izenburuarekin, argazki lehiaketa deitu du Ekin Emakumeak elkarteak, bere 15. urteurrena ospatzeko.

Debagoieneko eta Aramaioko emakumeen argazkiak eskatzen dituzte, eguneroko zereginetan agertzen direla: ortuan, azokan, esnea saltzen, josten, idazten, sukaldean, artazuritzen, arropak garbitzen, ura karreatzen, umeekin, jaietan, aisialdian, ospakizunetan, fabrikan behargin, dendari, irakasle…

Gehienz bost argazki aurkez daitezke, koloretan zein zuri-beltzean, paperean edo digitalizatuta. Azaroaren 27an bukatzen da epea.

Non entregatu: Pablo Uranga kaleko 6. zenbakian, behean.

Noiz entregatu: astelehenetik egubakoitzera, 16:30-19:00; zapatuetan, 10:30-13:00.

Zozketa bidez, bi sari emango dituzte: 1970. urteko edo aurreko argazkien artean, Donostiako La Perla Talaso Zentroan bi lagunendako zirkuitua eta bazkaria; 1971. urtetik gaur eguneko argazkien artean, argazki kamera digitala.

Argazki aukeratuekin erakusketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak